Gabilondo: «Zaila da orain hamaikakoan tokia egitea»
FUTBOLA. Igor Gabilondok «normaltzat» jo du Athleticek azkenaldian lortutako emaitza onak kontuan hartuta, Marcelo Bielsak hasierako hamaikako beraren alde egitea, eta ondorioz, bera aulkian geratzea. «Zaila da orain hamaikakoan tokia egitea», aitortu zuen atzo. Jon Aurtenetxe, aldiz, bai ari da jokatzen. Atzelariak atzo azpimarratu zuen orain ezin dutela lasaitu, eta «pausoak ematen jarraitu behar» dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu