Futbola

Gaizka Garitanok Eibarren jarraituko du

Taldeko presidenteak kontratu berritzea aurki sinatuko dutela esan du

Gaizka Garitano, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / ARP
Imanol Magro Eizmendi.
2014ko ekainaren 10a
16:02
Entzun

Gaizka Garitanok Eibar zuzentzen jarraituko du. Ez zen besterik espero, baina egun batzuk behar izan dira kontratua berrituko duela ziurtatzeko. Alex Aranzabal taldeko presidenteak gaur eguerdian baieztatu du, eta taldeak berak Twitter sare sozialaren bitartez zabaldu du albistea. Aranzabalen hitzetan, aurki gauzatuko da kontratua. Era berean, taldea Ipuruako eserleku kopurua handitzeko aukera ezberdinak aztertuko ditu. Muntatu eta desmuntatu daitezkeen harmaila batzuen aukerak hartu du indar gehien orain arte.

Aranzabalek Eibarko eta Realeko zuzendaritzek arteko bazkariaren aurretik egin ditu adierazpenak. Jokin Aperribay Realeko presidentea ere mintzatu da, Vela eta Bravori buruz: "Velak Realean jarraitu nahi duela esan digu", adierazi du, aldiz, zailagoa izango da Claudio Bravok jarraitzea, presidenteak argitu duenez laster itxiko baita akordioa Bartzelonarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.