Gaizka Toquerok beste hiru urtez berritu du kontratua
ATHLETIC. 2016. urtera arte sinatu du kontratua Gaizka Toquerok. Datorren urteko ekainaren 30ean amaitzen zuen kontratua, eta akordio berriaren ostean, 25 milioi euroko etete-klausula izango du. 165 partida eta 24 gol sartu ditu Athleticekin, 2009. urtean San Mamesen debuta egin zuenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu