Galesek ez zuen hutsik egin, beste behin, eta Sei Nazioen Torneoko laugarren garaipena erdietsi zuen, Italiaren aurka (24-3). Warren Gatland Zeelanda Berriko hautatzailearen selekzioak eskura dauka Grand Slama. Hurrengo astean Frantzia menderatzen badu, partida guztiak irabazita lortuko du garaikurra.
Deabru gorriek bigarren zatian lortu zuten garaipena. Italia partidan sartuta iritsi zen atsedenaldira, 9-3koarekin. Bigarren zatian, alta, Jamie Robertsen eta Alex Cuthberten entseguek erabakita utzi zuten partida.
Irlanda garaile (32-14)
Atzoko bigarren partidan, Eskoziak ezarritako erritmo biziari erantzuten jakin izan zuen Irlandak. Partida ederra izan zen, eta irabazi egin zuen, etxean (32-14).
Galesek esku-eskura dauka Grand Slama
Italiari erraz irabazita (24-3), hurrengo astean Frantzia menderatu beharko du 2012ko torneoa eskuratzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu