Jokatu zen estropada, halere, eta Laura Hermo patroiak bandera astindu ahal izan zuen lau haizeetara. Lanean hasi baino lehenago Galizia zen faborito. Batetik, hango estropada eremuen berezitasunak ezagutzen dituztelako, eta, bestetik, Gipuzkoak koadrila oso-osorik aldatu duelako asteburu honetako estropadetarako. Getaria-Tolosa klubeko arraunlariak beharrean, Zumaiakoak aritu ziren. Dena dela, lan ona egin zuten. Ziabogan segundo bakarra galdu zuten garailearekiko, eta Bizkaiaren bultzadari eutsi ahal izan zioten gero. Laugarren estropada puntuagarria jokatuko da gaur, Moañako uretan berriro. Bandeira Afamo egongo da jokoan (11:35, ETB1).
Santurtzi nagusi etxean
Santurtzik denboraldiko aurreneko garaipena lortu zuen atzo etxean, KAE ligako seigarren estropada puntuagarrian. Lehia bizia eduki zuten azken txandan Camargo liderrak, Isuntzak eta Sotera-k, eta azkenean Ibon Gaztañazpik entrenatutakoak nagusitu ziren, azken txanpa ederra jota. Camargorekin berdinduta daude orain sailkapen nagusian. Zazpigarren estropada jokatuko da gaur Orion (11:30). KAE 2 ligako seigarrenean, berriz, Getaria izan zen onena, atzo, Donostian. Zazpigarrena gaur jokatuko da, Pasaiako uretan (12:00).
Sailkapena
BANDEIRA CONCELLO MOAÑA1. Galizia 11.24,95
2. Gipuzkoa 11.35,11
3. Bizkaia 11.46,40
4. Cantabria 12.31,38