Euskotren ligako laugarren estropada jokatu zen igandean, Plentzian, eta Galiziak irabazi zuen. Honenbestez, sendotu egin du lidergoa. Lehia estua espero zen galiziarren eta Gipuzkoa ordezkatu zuen Getariaren artean, bi talde indartsuenak direlako. Baina Galiziak ez zien aukerarik eman getariarrei. Lehen luzeko aurreneko zatian eutsi zuten gipuzkoarrek, baina hortik aurrera galiziarrak izan ziren nagusi. Ziabogan bost segundo aurretik ziren, eta bigarren luzean, bederatzi segundokoa zen aldea. Bandera irabazi ez ezik, beste lorpen hau ere erdietsi zuten: sasoi honetan Getariari irabazi dion lehen taldea izatea.
Beste bi traineruak, Bizkaia eta Katalunia, hasieratik gelditu ziren atzean, eta ez zuten batere aukerarik izan. Datorren asteburuan beste bi estropada izango ditu ligak, Zumaian eta Getxon.
Galiziak sendotu egin du Euskotren ligako lidergoa
Gipuzkoaren izenean Getaria aritu zen, eta sasoi honetan aurrenekoz, beste ontzi batek aurrea hartu zion
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu