Galtzaileek 13 tanto egiten dituzte, batez beste, eta partiden %40 dira orekatuak

2012ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Partiden oreka neurtzeko modu bat da, ez da zehatzena, zehatzik badago, baina datu argidarria da: azken bost urteetako buruz burukoetan galtzaileek, batez beste, 12,8 tanto egin dituzte. Aurten, 13,1 izan dira; 2011n, 13,4; 2010ean, 13,7; 2009an, 12,8 eta 2008an, 11,5. Partiden nondik norakoak beti dira desberdinak, eta galtzaileen tanto kopuruak ez dira beti orekaren isla. Hala ere, uste pilotazalean, oreka 22-15ekoan jartzen da, gutxienez, eta azken bost urteetako manomanistan jokaturiko 78 partidetatik 31tan iritsi da galtzailea 15 tantoetara, guztien %39,7.

Asko edo gutxi da? Irujo eta Olaizola II.aren arteko partidekin alderatuta, antzekoa. Bost aldiz jokatu dute elkarren aurka buruz burukoan, eta galtzaileak, batez beste, 13,2 tanto egin ditu. Hori bai, Irujok 2004an irabazitako 22-1ekoa zama handia da. Partida hura gabe, 16,25ekoa litzateke. Zenbatetan pasatu da galtzailea 15etik? Bostetik hirutan: %60. Bien arteko buruz buruko partida guztiak hartuta? Mastersekoak eta ferietakoak barne. Guztira hamar dira, eta galtzailea lautan iritsi da 15era; batez beste, 11,9 tanto eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.