Athleticek garaipen antzua lortu du Sant Gabrielen aurka. Zuri-gorriak 1-2 gailendu dira, baina, Bartzelonak Atletico Madrili irabazita, kataluniarrek liga irabazi dute sasoia amaitzeko hiru partidaren faltan. 44. minutuan aurreratu dira markagailuan zuri-gorriak, Gimberten gol bati esker. Bigarren zatian handitu dute aldea bizkaitarrek, Muruak bigarrena eginda, eta hamar minuturen faltan egin du gola Sant Gabrielek.
Realak, berriz, garaipena eskuratu ezinik, puntu bat urratu du Oviedoren kontra, Superligako 27. jardunaldian. Itxaso Uriarteren gol baten bidez aurreratu dira txuri-urdinak lehen zatiaren hondarrean. Bigarrenean espainiarrak hamar jokalarirekin geratu dira, baina, hala ere, berdintzea lortu dute 58. minutuan.
Zazpigarren postuan dago orain Reala, Espainiako Kopa jokatzeko moduan, beraz. Donostiarrek ez dute baliatu kopara matematikoki sailkatzeko aukera, Collerense bederatzigarren sailkatuak irabazi egin baitio Transportes Alcaineri.
[Youtube]http://youtu.be/KciqyNGiWHA[/Youtube]