Bero eta bizi hasi da partida San Mamesen, bai zelaian, baita harmailetan ere. 12. minutuan heldu da Athleticen gola, Aritz Adurizen bitartez. Min hartuta, ordea, zelaia utzi behar izan du ordu erdi bete aurretik, eta Guillermo Fernandez zelairatu da haren ordez. Sendo aritu da Athletic lehen zatian, eta kontrolpean izan du partida.
Bigarren zatia, baina, luzea egin zaio Athletici. Sevillak erasora jo du, eta atzean sartu dira zuri-gorriak. Baloia erraz galdu du, eta sufritzen aritu da amaierara arte; hala ere, emaitzari eustea lortu dute Ernesto Valverderen jokalariek.