Txirrindularitza/Giroa

Garzellik irabazi du etapa, bigarrenez

Di Lucak jarraitzen du lider, eta biharko etapa izango du Giroa bereganatzeko azken oztopoa.

2007ko maiatzaren 29a
18:15
Entzun
Stefano Garzellik (Acqua&Sappone) irabazi du Giroko gaurko etapa, indar erakustaldli polita eginez. 140. kilometro inguruan salto egin du Garzellik tropeletik, eta aurrean ihes eginda zihoazenak harrapatu eta pasa egin ditu atzetik. Azken hiru mendateak ahalegin horretan gainditu ditu, eta bera izan da lehena Lienzko (Austria) helmugan. Izan ere, Hego Tiroleko lur menditsuetan ibili da gaur Giroa, Mendebaldeko Tirolen (Austria) amaitzeko.

Nolanahi ere, Di Lucak (Liquigas) jarraitzen du lider. Hain zuzen ere, biharko etapa izango du Giroa irabazteko azken oztopo handia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.