Stefano Garzellik (Acqua e Sapone taldea) irabazi du aurtengo Tirreno-Adriatiko, lasterketan izandako postuei esker. Izan ere, Michele Scarponik haren denbora berean bukatu du proba, baina etapetan postu okerragoak lortu ditu. Gaurko saioaren aurretik Scarponi zegoen lider, Garzelli bi segundora, baina honek bi segundoko gainsaria erdietsi du etapan, helmuga baino hogei klometro lehenagoko tartean.
36 urte ditu Garzelli italiarrak, eta 2006an Giroa eskuratu zuen.
Itzuliko zazpigarren etapa izan da gaurkoa (Civitanova Marche-San Benedetto del Tronto, 164 kilometro), eta Edvald Boasson Hagen izan da garaile, esprintean.
7. etapa
1. Edvald Boasson Hagen (Sky taldea). 3.52.36.
2. Alessandro Petacchi (Lampre). d.b.
3. Sacha Modolo (Colnago). d.b.
4. Bernhard Eisel (Columbia). d.b.
5. Mattia Gavazzi (Colnago). d.b.
Sailkapen nagusia
1. Stefano Garzelli (Acqua e Sapone). 30.51.32.
2. Michele Scarponi (Androni). d.b.
3. Cadel Evans (BMC). 12 segundora.
4. Maxim Iglinskiy (Astana). 22ra.
5. Robert Gesink (Rabobank). 27ra.
txirrindularitza
Garzellik irabazi du Tirreno-Adriatiko
Scarponik itzulia denbora berean bukatu du, baina etapetan postu okerragoak izan ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu