Alaveseko entrenatzaile Pepe Melek bi aldaketa egingo ditu iragan igandean Ejidon 1-3 irabazi zuen hamaikakoan. Gaspercic atezaina eta Kiko aurrelaria hasieratik arituko dira bihar Mendizorrozan Terrassaren aurka. Astean zehar ikusi denez, baliteke Melek sistema aldatu eta bi aurrelarirekin aritzea. Eibarrek, berriz, igandean jokatuko du Cadizen aurka, Carranzan. Cadiz talde sendoa da etxean, eta partida bakarra galdu du. Hala ere, Eibar primeran dabil etxetik kanpo, eta hiru garaipen lortu ditu.
Gaspercic eta Kiko hamaikakora itzuliko dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu