Gasteizen jokatuko dute 2012ko Munduko Triatloi Txapelketa, Nazioarteko Federazioak gaur Australian egindako bileran hala erabakita. Aho batez aukeratu dute Gasteizen hautagaitza.
Patxi Lazcoz alkatea erabakiarekin oso "gustura" agertu da. Izan ere, munduko txapelketak "eragin ekonomiko garrantzitsua" izango du hiriburuarentzat, haren arabera. Eskerrak eman dizkie EAEko eta Arabako triatloi federazioei hautagaitzaren alde egin duten lan "isil eta anonimoagatik".
Arabako hiriburuak Espainiako Triatloi Txapelketa hartu du aurten eta hurrengo urtean Europakoa egingo da bertan.
kiROLA
Gasteizen izango da 2012ko Munduko Triatloi Txapelketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu