Gaupasa San Mamesen, Manchesterreko partidarako sarrerak erosteko
Athleticek atzo jarri zituen salgai Old Trafforden jokatuko den Europako Ligako final-zortzirenetarako joaneko partidarako sarrerak. 09:00etan ireki zituzten txarteldegiak, eta ordurako jende mordoa zegoen ilaran. Iluntzean amaitu ziren 4.138 sarrerak, baina 2.500 gehiago bidaliko dituztela jakinarazi zuten ingelesek. Astelehenean jarriko dituzte salgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu