Gaur arratsaldeko zazpietan egingo dira Leitzan (Nafarroa) Joxemari Mendizabal aizkolariaren hileta elizkizunak. Bitartean, arratsaldeko seiak eta laurden arte, Tolosako (Gipuzkoa) Amarozko tanatorioan egongo da gorpua.
Ikusmin handia piztu zuen apustua jokatu zuen atzo Mendizabalek Joxemari Olasagasti igeldoarraren aurka, Tolosako zezen-plazan. Kanako lau enbor erdibitu behar zituzten, zutika. Bakoitzak 6.000 euro jarri zituen jokoan, eta 4 minutuko aldea eman zion Olasagastik Mendizabali. Eguerdian hasi ziren apustuajokatzen, baina Mendizabalek ez zuen bere lana amaitu: ondoezik sentitu, eta hirugarren enborrean ez zegoela aurrera jarraitzeko moduan erabaki zuen. Urdailean "topea" jarri zitzaiola, eta arnasa hartzeko zailtasunak eta zorabioa zituela esan zien komunikabideei.
Aldagelan kamamila hartu eta hobeto sentitu zen. Medikuek badaezpada erietxera joateko aholkatu zioten, baina ondoezari buelta eman ziola eta horrelakoetan ohi zuen bezala bazkaltzera joatea erabaki zuen. Hala abiatu ziren autoan, suhia gidari zela. Autoan zihoazela, 14:45 inguruan, berriro larritu eta ibilgailua geratzeko eskatu zuen. Kanpora ateratzen hasi eta ziplo erori zen. Larrialdi zerbitzuek artatu zuten, baina ezin izan zuten suspertu. Agi denez, bihotzekoa izan zuen.
Mendizabalek 63 urte zituen, eta urte askoz plazetatik kanpo egon ondoren, lanetik erretiroa hartu ondoren 62 urterekin hasi zen berriro entrenatzen. Haren heriotzak samin handia sortu du herri kirolen munduan. Atzo aurkari izan zuen Joxemari Mendizabal bereziki hunkituta zegoen.
Gorpua Tolosako Amarozko tanatorian dago, 18:15 arten. Zazpietan egingo dira hiletak, Leitzan.
Herri kirolak
Gaur arratsaldean Leitzan egingo dituzte Joxemari Mendizabalen hiletak
Aizkolari ezaguna atzo hil zen, Olasagastiren kontrako apustua ondoezik sentitu zelako hirugarren enborrean utzi eta etxera bidean zihoala. Agi denez, bihotzekoa izan zuen. 63 urte zituen. Samina handia da herri kirolen munduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu