Klubak bi multzotan bana daitezke: batetik, lehen trainerua liga honetan dutenak eta, bestetik, bigarren ontzia lehiaketa honetan dutenak. Bakoitza nola ibiliko den ezin da esan, ez dagoelako aurtengo erreferentziarik. Baina, aldez aurretik, lehen multzokoek indartsuagoak izan behar luketela pentsa daiteke, bigarren multzokoen helburua harrobiari aukerak ematea bai-ta.
Aurreko urtean bezala, lehen sailkatua zuzenean igoko da KAE 1 ligara, eta bigarrenak nahiz hirugarrenak igoera-jaitsierako bi estropada jokatuko dituzte KAE 1eko azken bi sailkatuekin. Irailaren lehen asteburuan izango dira bi estropada horiek, eta egutegiko hemezortzi jardunaldien barruan sartuta daude.
Estropadak
Eguna. Lekua.Gaur. Luanco (Espainia)
Ekainak 27. Mundaka (Bizkaia)
Uztailak 4. Donibane Lohizune (Lap.)
Uztailak 10. Getxo (Bizkaia)
Uztailak 11. Pasai San Pedro (Gip.)
Uztailak 17. Donostia (Gipuzkoa)
Uztailak 18. Pasaia (Gipuzkoa)
Uztailak 25. Santander (Espainia)
Uztailak 31. Zumaia (Gipuzkoa)
Abuztuak 1. Aviles (Espainia)
Abuztuak 7. Ondarroa (Bizkaia)
Abuztuak 8. Getaria (Gipuzkoa)
Abuztuak 14. Zarautz (Gipuzkoa)
Abuztuak 15. Castro (Espainia)
Abuztuak 21. Erandio (Bizkaia)
Abuztuak 28. Colindres (Espainia)
Abuztuak 29. Santoña (Espainia)
Irailak 4. Portugalete (Bizkaia)
Irailak 5. Zehazteko dago