ERRUGBIA. V. MUNDUKO KOPA

Gaur hasiko da txapelketa itxurazko partidarekin: Australia-Argentina

DONOSTIA
2003ko urriaren 10a
00:00
Entzun
Australiarrak dira egungo txapeldunak eta herenegun heldu ziren Sydneyra, txapelketari estreinakoa emateko Argentinaren aurka, gaur. «Erabat itxaropentsu eta konfiantza osoz» direla aipatu dute. Halere, zaleen aitzinean jokatzeak baditu bere arlo bihurriak. Aurtengo Hiru Nazioetan ez du bere maila eman eta zaleak biziki kritikatu du. Zeelanda Berriak, esate baterako, 21-50 irabazi zion.

Eddie Jones daentrenatzailea, eta hau adierazi du besteak beste: «Antolakuntzari dagokionez talde hobea dugu, baina jokoan erakustea falta zaigu». Joe Roffek hirugarren Mundiala jokatuko du, eta hau nabarmendu du Miarritzekojokalari ohiak: «Nik ezagutu ditudan taldeetan onenetakoa da aurtengoa, nola prestakuntza fisikoan hala jokoaren antolakuntzan».

Arbizuk ez du jokatuko



Argentinarrei dagokinez, Irlanda menderatzea du xede nagusia. Halere, azkenaldian emaitza onak lortu ditu, eta ezdira lasai zelairatuko australiarrak. Joan zen ekainean, Frantziari 10-6 eta 33-32 irabazi zion Test-partidetan, eta soilik puntu batez galdu zuen Hegoafrikaren aurka (26-25).

Aitzin-multzo indartsua du, ez diote aurkariei beren jokoa egiten uzten, eta lurreko baloi guztiak jokatu ondoren, entseguak egiten ahalegintzen dira. Halere, Loffreda entrenatzaileak Arbizuren hutsunea ukanen du, eta agian joko era aldatzera behartuko du.

Paul, Darwin, Vickerman, Cockbain, Whitaker, Giteau eta Tuqiri dira Australiako ordezkariak. Argentinan: Mendez, Reggiardo, Alvarez, Durand, Fernandez Mirand, Quesada eta Hernandez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.