Finala noiz jokatuko den zehaztu gabe dagoen arren, gaur jokatuko da Euskadiko III. Mailako Txapelketaren kanporaketa, Lakuntzan (Nafarroa). Guztira, 21 aizkolari ariko dira lehian, eta aurreneko sei sailkatuek lortuko dute finalerako txartela. Lau kanaerdiko ebaki beharko dituzte, arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herriko pilotalekuan.
Hamar aizkolari nafarrak izango dira: Jon Rekondo, Ibai Gorriti, Esteban Pikabea, Santi Olano, David Amillano, Jon Iriarte, Sergio Mandazen, Juan Telletxea, Jaime Gorriti eta Jon Telletxea. Bederatzi aizkolari gipuzkoarrak izango dira: Xabier Orbegozo Arria V.a, Juan Manuel Erasun, Arkaitz Iriarte, Joxemari Esnaola, Pello Etxeberria, Jexuxmari Mujika, Unai Otaño, Jexuxmari Lasa eta Joseba Otaegi.Bizkaitik eta Arabatik aizkolari bana ariko dira: Xabier Garitonaindia eta Ramiro Llanos. Aizkolarien artean aipagarria da Erasun berragertu izana. Otaño gipuzkoarra ere berriro ariko da.Gazteenen artean Jon Rekondo, Amillano eta Iriarte nabarmenduko genituzke. Arituen artean, Gorriti, Pikabea, Llanos, Arria, Esnaola, Etxeberria, Mandazen eta Telletxea. Beraz, horien artean egongo da sailkatze aukera, baina gazteen artean bada eskarmentua duenik ere.
AIZKORA
Gaur jokatuko da Euskadiko III. Mailako kanporaketa, Lakuntzan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu