Gaur jokatuko da lehen finalerdia binakakoan

2011ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
ZESTA-PUNTA. Gaur jokatuko da Munduko Binakako Txapelketako lehenengo finalerdia, Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Arratsaldeko zortzietan, Iñaki Goikoetxea eta Erik Hernandez Laurent Garciaren eta Laurent Alliezen aurka ariko dira. Lehen bikotea da finalera pasatzeko faborito nagusia. Bestalde, astelehenean jokatuko da beste finalerdia, Gernikako Jai-Alai pilotalekuan, arratsaldeko bostetan. Mikel Egiguren eta Gotzon Enbil ariko dira Aritz Erkiagaren eta Imanol Lopezen aurka, faborito argirik gabeko partidan. Finala datorren igandean izango da, hilaren 31n, Markinako Unian, arratsaldeko bostetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.