Gaurtik hilaren 18ra jokatuko da Munduko Txapelketa, Brasilen
Sei euskal jokalari ariko dira Espainiako selekzioarekin: Pinedo ahizpak, Pena, Barno, Elorza eta Nely Carla
Hogeita lau selekzio ariko dira gaurtik hilaren 18ra bitartean Brasilen jokatuko den Munduko Txapelketan. Faboritoak betikoak dira: Errusia, Norvegia, Frantzia, Montenegro eta Danimarka. Irabazleak, gainera, beste sari bat izango du: zuzenean sailkatuko da 2012ko Londresko Olinpiar Jokoetarako. Sei euskal jokalari ariko dira Brasilen, guztiak Espainiako selekzioarekin: Patri Pinedo, Andrea Barno eta Nerea Pena Itxakokoak; Eli Pinedo Bera Berakoa; Patricia Elorza Castrokoa; eta Nely Carla Francisco Le Havrekoa. Espainiako hautatzailea ere euskal herritarra da: Jorge Dueñas bilbotarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu