Gaztañaga eta Eneko Llanos nagusi Zarautzen
TRIATLOIA. Eneko Llanos gasteiztarrak eta Maider Gaztañaga ordiziarrak irabazi zuten atzo Zarauzko Nazioarteko Triatloia. Llanosek 3.57.02ko denbora egin zuen, eta ia zazpi minuturen aldea atera zion bigarrenari, Mathias Hecht suitzarrari. Alde handiagoarekin irabazi zuen Gaztañagak, bigarren sailkatuak —Estefania Gomez espainiarrak— baino hamabi minutu gutxiago behar izan baitzituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu