Gaztedik hirugarren domina lortu du
SOKATIRA. Gaztedik emakumezkoen 520 kiloko zilarrezko domina irabazi zuen atzo, Mineheaden (Txina) jokatzen ari den Europako Txapelketan. Finalean Taiwanen aurka galdu zuen. Gizonezkoen 640 kilokoan, berriz, Laukizko taldea bosgarren izan zen. Herenegun, Gaztedik beste bi domina lortu zituen: urrezkoa gizonezkoen 560 kilokoan, eta brontzezkoa 600 kiloko mistoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu