Gehiagoren zain

Xala-Laskurainek eta Irujo-Barriolak txapelketako partida jokatuko dute gaur, pilotak auzitan daudela

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Binakako txapelketa ia amaigabearen hasieran pilotek zeresana eman dute. Aspek bere pilotak jaitsi ditu, zakartu, edo moteldu, nork hitz egiten duen, eta iritzi ugari sortu ditu. Xala izan da kritikoena, joan den asteleheneko partidaren ondoren. Ordukoan asko moteldu ziren, higatu, eta ostiralean «berdinak» nahiko lituzkeela adierazi zuen. Alegia, gaur (18:00), Irujo-Barriolaren aurka jokatzeko, Laskurainen alboan, Tolosan. Jaialdiak ezohiko ordutegia du, eta txapelketako partida hirugarrena izango da. Ziur zaleren bat nahasten dela.

Aitor Zubietak herenegun onartu zuen elkarrizketa batean udaz geroztik Aspen pilota motelagoekin jokatzen ari direla eta horren eraginez tako gehiago erabili duela.Etxarrikoak esana da higatu egiten direla eta Astelenan eta halako pilotalekuetan biziagoak jarri beharko lituzketela. Joan den astelehenean, Tolosan, Xalak gogor kritikatu zituen pilotak: «Txapelketakoak baino gehiago, entrenamenduetakoak dirudite. Pilota horiekin ezin da minik egin». Aritz Lasak ere onartu zuen «gehiago» jar zitekeela. Urretxuarraren kexua ez zen hain gordina izan, pilota motelek mesede egin berri ziotelako. Eta hori Aspeko bi bikote zirela eta pilotak etxeko intendenteek jarri zituztela kontuan hartuta.

Asteartean aukeratu zituzten gaurko pilotak, eta Abel Barriolak pilota motelak aurkitu zituela esan zuen, beste behin «gehiago» jar zitekeela. Astelehenean partida asko gogortu zen, eta ikusteko dago gaur hori bera pasatzen den. Kirol arloari dagokionez, Irujo-Barriolak itxura ona eman zuten aurreko astean, eta euren faborito izaera indartuzuten. Xala eta Laskurain, berriz, lehen puntua lortzen saiatuko dira. Atzelaria txukun aritu zen lehen partidan; ez, ordea, Xala.

Ordu eta ordena bitxiak

Tolosako jaialdiak ordu eta ordena bitxiak izango ditu. Beotibarreko jaialdiak, normalean, 16:30ean hasten dira, baina gaurkoa 18:00etan hasiko da; eta txapelketakoak jaialdiko bigarren partidak izaten dira, baina gaur hirugarrena izango da. Telebistarekin adosturiko erabakiak dira, ETBk gauean diferituan emango baitu jaialdia, eta emanaldiaren aurretik ahalik eta denbora gutxien pasatzea komeni da, emaitza zein izan den gehiegi zabal ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.