Berezkotik asko dauka Geraint Thomasek (Sky). Pistan hezitakoa da, eta abila da oso bakarkako ahalegin motzetan. 25 urte besterik ez dauka oraindik, baina erakutsi izan du tarteka erlojupeko espezialista polita dela. Berezkoa nahikoa ez, eta eguraldia ere alde izan zuen atzo Cardiffen (Gales) jaiotako txirrindulariak. Zorua lehor zegoela hasi eta amaitu zuen bere lana, eta faborito nagusiak abiatu zirenerako ibilbidea ederki bustita zegoen. Arriskua esan nahi du horrek, bihurguneetako denbora galera. Berezko dohainei eta horri esker ere jantzi zuen Thomasek liderraren maillota.
Lausanako 3,4 kilometroko errepide zatiari pista itxura emanda, egurrean egin zuen Thomasek hiru minutu eta erdiko lana. Hiruzpalau bihurgune gorabehera, etapak ez zeukan zailtasun berezirik, baina euri zipriztin horiek eman zioten Giacomo Nizzolorekiko (RadioShack) sei segundoren aldea, eta Mark Cavendish eta Michael Rogers taldekideekiko sei segundoren tartea. Atzerago geratu ziren Bradley Wiggins (Sky), bederatzi segundora, eta Cadel Evans (BMC), hogeira. Jonathan Castroviejo (Movistar) izan zen euskal herritarrik onena, 32. postuan, 13 segundora.
Morges eta La Chaux de Fonds artean, bigarren etapa jokatuko da gaur, 184,5 kilometrokoa.
Geraint Thomasek jantzi du liderraren maillota Romandian
Galeskoak erakustaldi polita eman du 3,4 kilometroko erlojupeko motzean eta euriak baldintzatuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu