Gernika Bizkaia-At. Madril gaur, ohorezko mailan
ERRUGBIA. Ohorezko mailako lehen postuan jarraitu nahi du Bizkaia Gernikak. Norgehiagoka guztiak irabazi ostean, bolada onari eutsi, eta gaur Atletico Madrilen bisitari aurre egiteko helburua dute bizkaitarrek. «Oinak lurrean ditugu; lanean jarraitu nahi dugu, etorkizunean gehiegi pentsatu gabe», esan du Jorge Gimenez entrenatzaileak. Urbietan jokatuko da partida, 13:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu