Gero eta zailagoa da txirrindulari bakoitzaren puntu kopurua jakitea
Txirrindularitza mundua sartuta dagoen etengabeko jira eta buelta horretan, puntuen sistema ere aldatu du Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI). Orain gutxi argi zegoen txirrindulari eta talde bakoitzak zenbat puntu zeuzkan, eta puntu horien arabera egiten zen rankina. Baina gaur egun merituen parametroa ere gehitu zaio garaipenen araberako puntu banaketa horri, eta ia ezinezkoa da txirrindulari bakoitzak zenbat puntu dauzkan jakitea. Sekretupean dago zerrenda hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu