Gesinkek ezin izan die eutsi

Herbehereetakoak Paris-Nizako lehen postua galdu du, eta Chavanelek irabazi du seigarren etapa

Gesinkek ezin izan die eutsi.
Bilbo
2008ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Lasterketa bateko sailkapen buruan dagoen txirrindulari batentzat taldekideak ez diren beste txirrindulari guztiak aurkariak dira. Denek egiten diote eraso, bere indarrak mugan jarriz. Atzo hori gertatu zitzaion Robert Gesinki eta herbehereetako txirrindulariak ezin izan zuen lehen postua mantendu. Davide Rebellin da Paris-Niza lasterketako lider berria,ihes egindako taldearekin batera iritsi baitzen italiarra Canneseko helmugara. Artean, Sylvain Chavanel frantziarrak irabazi zuen seigarren, eta azken aurreko,etapa, Sisteron eta Cannes bitartekoa. Lasterketako lider ohia izan bizkorrena azken metroetan.

Lehen ihesaldia tropela 90. kilometroan zenean gertatu zen.Bernhard Kohlek (Gerolsteiner), Aleksandr Kutxinskik (Liquigas), Bobby Julichek (CSC), Chris Anker Sorensenek (CSC) eta Matthieu Sprickek jo zuten erasoa (Bouygues Telecom). Helmugara iristeko 25 kilometro falta zituztenean bi minutu eta erdiko aldea zuten. Hortik aurrera, baina, tropeleko erritmoa bizitu egin zen eta erasoaldiak perretxikoak bezala ugaritu ziren.

Ondorioz, Luis Leon Sanchezek (Caisse d'Epargne), Davide Rebellinek (Gerolsteiner), Rinaldo Nocentinik (AG2r), Damiano Cunegok (Lampre) eta Sylvain Chavanelek (Cofidis) ihes egindako taldea atzeman zuten helmugatik zortzi kilometrora. Rebellinek sailkapen burua eskura zuen orduan eta etapako garaipenaren bila abiatu ziren iheslariak. Helmugako esprint txikian, baina, Chavanel izan zen bizkorrena.

Paris-Nizako gaurko etapak 119 kilometro ditu eta lehen mailako hiru mendate igo beharko dituzte txirrindulariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.