Getxok La Vila txapelduna hartuko du gaur Faduran
ERRUGBIA. Ohorezko Mailako hiru euskal taldeek gaur jokatuko dituzte bigarren jardunaldiko partidak. Getxo Artea izango da etxean jokatuko duen bakarra, eta La Vila iragan sasoiko txapelduna hartuko du (12:30). Gernika Bizkaiak, berriz, Vigo igo berriari egingo dio bisita bigarren partida jarraian irabazteko asmoz (12:00). Azkenik, Ordiziak Santboiana historikoaren etxean jokatuko du(12:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu