Gilbert da faborito nagusia Lombardiako Giroan
TXIRRINDULARITZA. Lombardiako Giroa, denboraldiko azken klasikoa, gaur jokatuko da, Mila eta Como artean (260 Km), eta Phlippe Gilbert belgikarra da irabazteko hautagai nagusia, hark irabazi baitzuen iaz eta hura iritsi baita sasoikoen denboraldi amaierara. Samuel Sanchez Euskaltel-Euskadikoak birritan egin du han bigarren (2006 eta 2009), eta aurrean aritu nahi du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu