ITALIAKO GIROA

Gilbert nagusi Giroko 12. etapan

Esprintean irabazi du Belgikako txirrindulariak.

Philippe Gilbert, helmugan.
2015eko maiatzaren 21a
17:07
Entzun

Imola eta Vicenza arteko etapan Philippe Gilbert BMCko txirrindularia izan da azkarrena. Kilometro eskas falta zela igo beharreko malda erabakigarria izan da; ihesean zeuden Pellizotti italiarra eta Tangert estoniarra, baina aldapan gora, lasterketa buruarekin zihoan tropeltxoak harrapatu egin ditu biak.

Urrunetik jo du erasoa orduan Gilbertek, eta tropeltxoari aurrea hartuta sartu da helmugan. Hiru segundo geroago helmugaratu da Alberto Contador sailkapen nagusiko burua, eta harekin batera tropeltxoa. bertan zihoazen Jon Izagirre —zazpigarren helmugaratu da—, eta Mikel Landa —hamargarren—.

Sailkapen nagusian, Landa hirugarren postuan da, Contadorrengandik 55 segundora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.