Txirrindularitza

Giorgia Bronzini izan da bizkorrena Giroko esprintean

Bigarren etapa garaipena lortu du. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Megan Guarnier da lider. 

Giorgia Bronzini garaipena ospatzen. BERRIA
Imanol Magro Eizmendi.
2016ko uztailaren 9a
15:05
Entzun

Giorgia Bronzinik (Wiggle) esprintean irabazi du Italiako Giroko 8. etapa (99,3). Aurtengo itzulian lortu duen bigarren etapa garaipena da. Italiarrak ez zuen aurkaririk izan azken metroko lehian eta nagusitasunez gailendu da Legnanoko helmugan. Bigarren Marta Bastianelli (Ale Cipollini) izan da  Maria Giulia Confalonieri (Lensword) hirugarren. 

Sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon eta Megan Guarnierrek (Boels) darama elastiko arrosa. Bigarren Evelyn Stevens (Boels) da, 34 segundora. Igandean bukatuko da itzulia. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.