Txirrindularitza

Gipuzkoako Diputazioak 2,7 milioi emango dizkio Euskaltel-Euskadiri hiru urtean

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2,7 milioi euro emango dizkio Euskatel-Euskadiri hiru urtean. Bi aldeek hiru urterako kontratu bat sinatu dute gaur, eta urtean 901.500 euro jasoko ditu txirrindularitza taldeak, Euskal Herriaren "irudi positiboa zabaltzeagatik". Juan Joxe Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Migel Madariaga Euskadi Fundazioko lehendakariak sinatu dute hitzarmena.

2004ko urtarrilaren 16a
15:39
Entzun
Gipuzkoako Diputazioaren asmoak Euskatel-Euskadiko txirrindulariek ordezkatzen dituzten balioak "gizarteratzea"eta "lehen mailako txirrindularitza talde" bati eustea dira. Datorren denboraldian Gipuzkoako Foru Aldundiko armarria eramango dute maillotean txirrindulariek.

Migel Madariaga pozik azaldu da hitzarmena sinatu eta gero, eta Diputazioaren laguntzak "lasaitasuna" ekarriko diela nabarmendu du. Haimar Zubeldia, Gorka Gonzalez eta Unai Etxeberria txirrindulariek ere parte hartu dute ekitaldian, baita Julian Gorospe zuzendariak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.