Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da gaur Errezilen
HARRI-JASOTZEA. Gipuzkoako Harri-jasotze Txapelketa jokatuko da gaur, 18:00etan, Errezilgo eskoletan. Lau harri-jasotzaile ariko dira lehian: Irigoien, Izeta III.a, Izeta IV.a eta Telleria II.a. 125 kiloko zilindro-kopa, 112,5 kiloko kuboa eta 100 kiloko bola altxatu beharko dituzte gaur finalean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu