IKURRAK

"Giro instituzionala oso ezberdina" delakoan, Espainiako ereserkiaren aurkako txistuak auzitara berriro

Espainiako Kopako iazko finalean izandako txistualdia iker dezala agindu dio Auzitegi Nazionalak Fernando Andreu epaileari. [Youtube]https://youtu.be/iBYr0DRdiF8[/Youtube]

2016ko apirilaren 21a
17:09
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionaleko 3. Zigor Aretoak onartu egin du fiskaltzak, Voxek eta Manos Limpias elkarteak aurkeztutako helegitea. Andreu epaileak auzia artxibatu zuen, baina auzitegiak orain agindu dio auzia iker dezala, txistualdian deliturik egin ote zen argitzeko.

Maiatzaren 30ean jokatu zuten Athleticek eta Bartzelonak kopako finala, Kataluniako hiriburuan. Txistuekin hartu zuten ikusleek Espainiako ereserkia. Andreu epaileak, artxibatzeko arrazoien artean, aipatu zuen 2009ko finalean ere izan zirela txistuak eta orduan ere auzia artxibatu zela.

Auzitegi Nazionalak, ordea, argudiatu du 2009an eta 2015ean Katalunian "independentziarekiko giro instituzionala oso ezberdina" dela eta ezin direla onartu Espainiako ereserkiarekiko eta estatuburuarekiko "irainak".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.