Reala UEFAko postuetan dago; Athletic, jaitsieratik sei puntura. Ostirala izan arren bi taldeetako zaleak bildu dira gaur Bilbon. San Mamesen bi talde horien artean jokatuko duten azken partida izango da gaurkoa, eta jendea gogotsu dago.
Partida 21:30ean izango da, baina, horren aurretik, "giro atsegina" sortu eta gehiago berotzeko asmoz, bertso derbia egingo dute. Realaren alde, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira; Athleticen alde, berriz, Anjel Mari Peñagarikano, Oihana Bartra eta Jone Uria.