Lance Armstrong (Ameriketako Estatu Batuak, 1971) txirrindulariak hurrengo urtean Italiako Giroa korrituko duela jakinarazi dute gaur itzuliko antolatzaileek. Armstrongek berak egiaztatu egin du albistea.
100. Giroa izango da hurrengo urtekoa, eta txirrindulari hura ez da inoiz bertako partaide izan.
Duela hiru urte utzi zuen Armstrongek txirrindularitza -zazpi aldiz segidan Frantziako Tourra irabazita-, eta 2009an bueltatuko da. Urtarrilean korrituko du lehen proba, Australian -20tik 25era bitartean, Down Under Itzulia-. Astana taldean ariko da, eta Tourrean parte hartzeko asmoa ere badu.
Txirrindularitza
Giroan parte hartuko du Armstrongek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu