Jose Garciarentzat egun berezia izango da gaurkoa. Izan ere, 16 urterekin debuta egin dezake Lehen Mailan Osasunarekin. Javi Gracia entrenatzaileak Almeriaren aurkako partidarako deialdian sartu du, taldean hainbat jokalari min hartuta daudelako.
Jose Garcia, hala ere, aspaldi egin zen ezagun. Orain bederatzi urte izan zen, Osasunak eta Athleticek Sadarren jokatutako derbian. Telebista kate batek jarraipen zehatza egin zion, ikusgarria baitzen 7 urte eskasekin zein grinarekin animatzen zuen bere taldea.