Goñi III.a eta Martinez Irujok mendean hartu dituzte gaur Olaizola II.a eta Mendizabal, eskuz binakako partidan, final erdietako ligaxkaren aurreneko partidan hain zuzen ere.
Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan, Goñi III.ak eta Irujok hartu diete aurrea aurkariei, 6-10. Gerora buelta eman diote Olaizola II.ak eta Mendizabalek, Irujok 11 huts egin dituela aprobetxatuta. Halarik ere, azken tantoetan makalaldia izan du Mendizabalek, eta horri eta beren jokoari atarramendu ona atera diote Fernando Goñik eta Juan Martinez Irujok.
Pilota
Goñi III.a eta Irujo Olaizola II.ari eta Mendizabali nagusitu zaizkio, 22-17
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu