Txirrindularitza

Gonzalez de Galdeano: "Filosofia ez da aldatu, World Tourrean jarraitzeko fitxatu ditugu atzerritarrak"

Euskaltel-Euskadik 29 txirrindulari izango ditu datorren denboraldian, hamar atzerritar tartean:  Samuel Sanchez, Tarik Chaoufi, Jure Kocjan, Juan Jose Lobato, Ricardo Mestre, Steffen Radochla, Andre Schulze, Aleksandr Serebriakov, Ioannis Tamouridis eta Robert Vrecer. [YouTube]http://youtu.be/SpdDP-rT3Xo[/YouTube]

unai zubeldia
2012ko urriaren 22a
13:55
Entzun

Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko managerrak irmo defendatu du proiektu berria. World Tourrean jarraitzea da taldearen helburua. "Eta helburu hori lortzeko fitxatu ditugu atzerritarrak. Filosofia ez da aldatu". Proiektuaren oinarrian "euskal txirrindulariek" jarraitzen dutela azpimarratu du gasteiztarrak. "Euskaltel-Euskadi indartsu bat osatzea da fitxaketen helburua, eta klasikoetan eta esprintetan geneukan hutsunea betetzea".

Etorkizun batean "etxeko txirrindulari gehiago" dauzkan proiektua egiten saiatuko direla argitu du managerrak. "Baina talde irabazlea behar dugu horretarako". Aste honetan albisteren bat egon daitekeen arren, azaroaren 1era arteko epea dauka Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) World Tourreko 15 taldeen izenak emateko. "Ondo lan egin dugu, UCIren eskaeretara moldatu gara, eta World Tourrean egongo garela uste dut", ondorioztatu du Gonzalez de Galdeanok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.