Gonzalez eta Irujo Iruñean; Titin eta Retegi Bi Eibarren
ESKU-HUSKA. Lau t'erdiko Txapelketako ligaxkako lehen jardunaldia non eta noiz jokatuko den erabakita dago. Larunbatean abiatuko dute finalerdietako ligaxka Juan Martinez de Irujok eta Sebastian Gonzalezek, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Lehen jardunaldiko bigarren partida Titin III.ak eta Retegi Bik jokatuko dute, igandean, Eibarko Astelena frontoian. Larunbateko partidarako pilotak bihar aukeratuko dituzte, eta igandeko partidarako pilotak ostegunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu