Gonzalezek eta Barriolak Iruñean jokatuko dute; Titinek eta Irujok, Logroñon

Aimar Olaizola Labriteko jaialdian itzuliko da, sei hilabetez min hartuta egon ondoren

Erredakzioa
Donostia
2010eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Lau t'erdiko txapelketako finalerdietako ligaxka Iruñean eta Logroñon hasiko da. Enpresen Ligak erabaki du non jokatuko diren lehen jardunaldiko partidak. Abel Barriolak eta Sebastian Gonzalezek larunbatean jokatuko dute, Labriten, Iruñean, eta Juan Martinez de Irujok eta Titin III.ak igandean, Logroñoko Adarragan. Ligaxkarako sailkatu diren lau pilotariek behin jantzi dute lau t'erdiko txapela, eta bigarren urtez jarraian, laurak Aspekoak dira

Labriteko jaialdiak beste protagonista bat izango du, Aimar Olaizola pilotalekuetara itzuliko baita sei hilabete min hartuta egon ondoren. Goizuetarrak jaialdiko bigarren partida jokatuko du, Apraizen alboan, eta Berasaluze VIII.aren eta Belokiren aurka. 2. Mailako finalerdiak ere asteburuan hasiko dira. Idoatek eta Merino II.ak Soraluzen jokatuko dute ostiralean, eta Rico IV.ak etzi jakingo du nor duen aurkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.