Reala 1-2 Valladolid

Gora egiteko aukerak ihes egin dio Realari

Talde txuri-urdinaren bi huts baliatu ditu Valladolidek Anoetan irabazteko. Realak ezin izan dio garaipenik eskaini Aitor Zabaletari, haren hilketaren 20. urteurrenean.

Mikel Oiartzabal Realeko aurrelaria, Valladolideko Toni Villari presio egiten, atzo, Anoetan. JUAN HERRERO, EFE
2018ko abenduaren 9a
11:50
Entzun

Anoetan garaile izaten jarraitu nahi zuen Realak, baina ezin izan dio boladari eutsi Valladoliden kontrako neurketan: 1-2 galdu du. Garesti ordaindu ditu defentsan egin dituen hutsak, eta erasoan arriskua sortzeko gai izan den arren, ez du lortu gol aukerei etekina ateratzea.

Valladolid aurreratu da markagailuan. Lehen zatiko 16. minutuan, Theoren eta Illarramendiren arteko pase bat lapurtu du Valladolidek Realaren areatik gertu, eta Toni Villak sartu du 0-1ekoa.

Bigarren zatian hobeto jokatu du Realak, baina aldea handitu du talde bisitariak 54. minutuan. Eskuin hegalera eginiko pase luze bat jaso du Antoñitok, eta hura mozteko irten da Moya. Atezainak ez du pasea moztea lortu, eta, atea hutsik zuela, 0-2koa egin du Antoñitok.

Oiartzabalek partidan sartu du berriro Reala. Le Normanden burukada bat sarera bidali du aurrelariak, 63. minutuan. Talde txuri-urdinak estutu egin du azken minutuetan, eta izan ditu berdinketa lortzeko aukerak, baina ez du golik sartzea lortu.

Azkenean, Realak ezin izan du garaipena eskuratu, eta Europako postuetara gerturatzeko aukerak ihes egin dio Anoetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.