Marka handia egin du gaur goizean Marta Mendia Iruñeko jauzilariak Budapesteko Munduko Txapelketetan: 1,96 metroko altuera gaindituta finalean sartzea lortu du. "Nire bizitzako lehen finala jokatuko dut , eta, gainera, zortziko final batean. Meritu handia dauka", adierazi du pozarren gorako jauzilari nafarrak.
Bihar jokatuko da gorako jauziko emakumeeen finala.
Munduko Pista Estaliko Atletismo Txapelketa Budapesten
Gorako jauziko finalerako sailkatzea lortu du Marta Mendiak
Marta Mendia atleta iruindarrak Munduko Pista Estaliko Atletismo Txapelketako finalean sartzea lortu du. Hain zuzen ere, 1,96 metroko altuera gainditzea lortu du, eta horrek eman dio finalerako txartela. Mendia goi mailako txapelketa bateko finalerako sailkatzen den aurreneko aldia da, eta "oso pozik" dagoela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu