TXIRRINDULARITZA

Gorka Gerrikagoitiak zuzenduko du Euskadi taldea Kontinental mailan

Euskaltel-Euskadiko zuzendaria izan da Gerrikagoitia. Taldea desagertuta, Miguel Minguez eta Jon Aberasturi Euskadi taldean ariko dira.

Gerrikagoitia, 2011n. G. G., ARP
2014ko urtarrilaren 2a
20:21
Entzun

Kontinental mailarako taldea osatu du Euskadi Fundazioak, eta gaur jakinarazi ditu berritasun gehiago. Gorka Gerrikagoitia izango da taldeko kirol arduraduna. Euskaltel-Euskadiko zuzendaria izan zen.

11 txirrindulariz osatutako taldea izango du Gerrikagoitiak; horietako batzuk gaur jakinarazi dituzte: Mikel Iturria, Miguel Minguez, Jon Aberasturi eta Pablo Lechuga. Minguez eta Aberasturi Euskaltel-Euskadin aritu dira orain arte, baina, atzo taldea desagertuta, Euskadi Fundazioak fitxatu ditu.

Beñat Txoperena, Carlos Barbero, Haritz Orbe, Illart Zuazubiskar, Jon Aberasturi, Jon Larrinaga, Miguel Minguez, Mikel Aristi, Mikel Iturria, Pablo Lechuga eta Victor Etxeberriak osatuko dute taldea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.