Granollers historikoaren pistan jokatuko du gaur San Antoniok

Apezetxeak esan du galtzeko gutxi daukatela, kontrarioa «koska bat gorago» dagoen arren

Erredakzioa
Iruñea
2010eko irailaren 26a
00:00
Entzun
Granollers historikoaren pistan, Palau Olimpicen, jokatuko du San Antoniok, gaur (17:00). Asobal ligako hirugarren jardunaldia izango da. Bi puntu dauzkate nafarrek, partida bat irabazi eta bestea galdu dutelako. Kataluniarrek ere puntu kopuru bera pilatu dute, aurreneko bi jardunaldietako lehiak berdinduta.

Juanto Apezetxea San Antonioko entrenatzailearen esanetan, gutxi daukate galtzeko. Halere, kontrarioa haiek baino «koska bat gorago» dagoela onartu zuen. «Gainera, haien zaleen aurrean batzen dute puntuen %80a. Gu, dena den, bildurrik gabe arituko gara». Niko Mindegia erdikoa osatu da, eta deialdian sartu du Apezetxeak.

Granollersen entrenatzailea, berriz, Manolo Cadenas da; Ademarren eta Bartzelonan aritutako. «Bere taldeak oso-oso biziak izaten dira. Ziur Granollersek jada Cadenasen ukitua duela», esan zuen Apezetxeak. Joan­ den denboraldian 34-24 irabazi zion Granollersek San Antoniori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.