Andre Greipel-ek esprinean irabazi du Frantziako Tourreko hamargarren etapa, Aurillac-en hasi eta Carmaux-en amaitu dena. Guztira 158 kilometro eduki ditu etapak, Thomas Voeckler-ek (Team Europcar) jarraitzen du lider.
Tour honetan ohiko izaten ari den bezala, gaur ere erorikoa izan da etaparen hasierako kiloetroetan. Besteak beste Robert Gesink (Rabobank), Levi Leipheimer (Radioshack) eta Andreas Kloden (Radioshack) egon dira erorikoan baina guztiek jarraitu dute etaparekin.
Biharko etapa Blaye-les-Mines eta Lavaur artekoa izango da eta 167,5 kilometro izango ditu.
Etapa Irabazlea Liderra
1.- Phillipe Gilbert (Omega Pharma) Phillipe Gilbert (Omega Pharma)
2.- Team Garmin-Cervelo Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
3.- Tyler Farrar (Team Garmin-Cervelo) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
4.- Cadel Evans (BMC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
5.- Mark Cavendish (HTC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
6.- Evald Boasson Hagen-ek (Team Sky) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
7.- Mark Cavendish (HTC) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
8.- Rui Costa (Movistar) Thor Hushovd (Team Garmin-Cervelo)
9.- Luis Leon Sanchez (Rabobank) Thomas Voeckler (Team Europcar)
10.- Andre Greipel (Omega) Thomas Voeckler (Team Europcar)