Andre Greipelek irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko 17. etapa: Sondrio-Locarno (146 kilometro). Esprintean bukatu da, eta Mark Cavendish (High Road) taldekidea izan da bigarren.
Mikhail Ignatiev, Francesco Gavazzin eta Yann Huguet 15. kilometrotik ihes eginda egon dira, 121.ean Ignatievek erasoa jo du eta bakarrik geratu da, baina tropelak harrapatu egin du helmugarako lau kilometro falta zirela. Esprintean High Road taldea nagusitu da; Cavendishek -bi etapa garaipen daramatza- irabazten utzi dio lagunari.
Alberto Contadorrek segitzen du lider, alde berarekin.
Bihar korrituko dute itzuliko 18. etapa: Mendrisio-Varese (147 kilometro). Hirugarren mailako mendate bat izango dute, 89. kilometroan.
Igandean bukatuko da Giroa, Milanen, 28,5 kilometroko erlojupekoarekin. Ostiralean eta larunbatean edukiko dituzte ordura arte mendiko etapak: ostiralean lehen mailako bi gailur izango dituzte azkeneko hamabi kilometroetan, eta larunbatean Gavia eta Mortirolo lehen mailako mendate ezagunak etapan zehar.
Txirrindularitza
Greipel irabazle Giroan, esprintean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu