txirrindularitza

Greipelek etapa eta lidergoa Vueltan

2009ko irailaren 3a
19:34
Entzun
Andre Greipelek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako 5. etapa (Tarragona-Vinaros (174 kilometro)) eta gain sariei esker, gainera, lidergoa eskuratu du. Astearteko garailea ere hura izan zen. Orain arte Fabian Cancellara zegoen lider, 1. etapatik. Gaur bigarren Tom Boonen izan da eta hirugarren Daniele Bennati.

Bihar korrituko dute itzuliko 6. etapa: Xativa-Xativa (176,8 kilometro). Hirugarren mailako hiru mendate izango dituzte.

Larunbatean 30 kilometroko erlojupekoa korrituko dute, Valentzian. Hilaren 20an bukatuko da Vuelta, Madrilen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.