REALA 0-2 ATLETICO

Griezmann borrero Anoetan

Realak burua altxatu ezinik jarraitzen du, Atletico Madrilekin 0-2 galdu eta gero. Bederatzi jokalarirekin amaitu du partida Realak.

Diego Reyes eta Jackson Martinez, Anoetako partidako une batean. JAVIER ETXEZARRETA / EFE
2015eko urriaren 18a
17:59
Entzun

Hirugarren jardunaldia egin du Realak jarraian irabazi gabe, eta gero eta gertuago ditu jaitsiera postuak talde donostiarrak. Athleticekin berdindu eta Malagarekin galdu ondoren, Atletico Madrilek ez zirudien arerio aproposena bolada txarra iraultzeko, eta gipuzkoarrek ezin izan dute punturik urratu Anoetan.

Hasiera-hasieratik jarri zaio partida maldan gora Realari. Antoine Griezmann Zubietako harrobian hazitako jokalari frantziarra izan da borrero, eta ez edonolako gola eginda. Zelai erdian baloia hartu, eta txuri-urdin ugari utzi ditu atzean, Rulli atezainaren gainetik baloia loratuz.

Bigarren zatian, pauso bat aurrera eman dute donostiarrek, baina ezin izan dute berdinketaren gola egin. Gainera, polemikarekin amaitu da partida. Realak Jonathasi eginiko penaltia eskatu du, eta kontraerasoan, Carrascok egin du gola. Ordurako hamar jokalarirekin ari zen Reala (Reyes egotzi du epaileak), eta protestan ari zela, Jonathasi bigarren txartel horia atera dio epaileak. Hortaz, bederatzi jokalarirekin amaitu du partida talde txuri-urdinak. 

Sei puntu baino ez dituela, hamaseigarren postuan da Reala sailkapenean. Levanteren etxean jokatuko du hurrengo partida.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.