Txirrindularitza

Groenewegenek hartu die tamaina Tourreko esprintei

Dylan Groenewegenek (Lotto Jumbo) irabazi du Tourreko zortzigarrena, Andre Greipel eta Fernando Gaviria menderatuta. Bina garaipenekin dira Groenewegen, Sagan eta Gaviria.

2018ko uztailaren 14a
19:49
Entzun

Groenewegenek atzo helmugan aurrena sartuta itxi zituen ziur zenbait aho kritiko; gaur itxi ditu oraindik zabalik zeudenak. Herbeheretarrak Tourrean jarraian irabazten duen bigarren etapa izan da gaurkoa. Groenewegenek zalantza ugariko Tour hasiera izan zuen baina badirudi hartu diela neurria aurkariei eta helmugako zuzenguneei. Erraz menderatu ditu Greipel (Lotto Soudal) eta Gaviria (Quick Step). Bi hauek kanporatu egin dituzte eta Peter Sagan (Bora) eta John Degenkolb (Trek) izan dira bigarren eta hirugarren. Saganek oso urrundik abiatu du esprinta eta luze egin zaio. Sailkapen nagusian, eguneko galtzailea Daniel Martin (UAE) izan da. Helmugatik 17 kilometroa erori egin da eta 1.16 minutura helmugaratu da. Irlandarrak ezker ukalondoa eta bizkar aldea ditu urratuta. Itxura batean, ez du arazorik izango Tourrean jarraitzeko. Greg van Avermaetek jarraitzen du lider.

Azken hogeik kilometroetan ohiko lehia egon da tropel buruan. Gainontzeko 160 kilometroetan ezer aipagarririk ez. Txirrindulariek lasai hartu dute etapa luze eta laua. Bi kidez osatutako ihesaldia egin da 20. kilometro inguruan: Fabien Grellier (Direct Energie) eta Marco Minaard (Wanty). Grellier frantziarra izan da gehien iraun duena eta helmugatik 6 kilometrora harrapatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.